Politika -

ETAko presoak

Sortu: 'PPk espetxe politika luzatu nahi du, Europako arauak urratuz'

Pernando Barrenaren iritziz, bake prozesua "bermatu ez dadin", popularrek espetxe politika luzatzen saiatuko dira.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gobernuari eta PPri Europako araudia eta Espainiako legedia urratu nahi izatea egotzi die Pernando Barrena Sortuko bozeramaileak. Horren iritziz, popularrek “espetxe politika luzatu nahi dute”, bake prozesua “bermatu ez dadin”.

Barrenak agerraldia egin du gaur, Amaia Izko abokatuarekin batera, Frantzian zigorra bete duten ETAko presoen egoeraz hitz egiteko.

Datorren asteartean, Auzitegi Gorenak erabaki bat hartu beharko du preso horiei eragiten dien Europako araudiaren inguruan. Izan ere, Auzitegi Nazionalak Santiago Arrozpide presoa aske utzi zuen iragan astean, Europako legediaren eraginez.

Barrenaren esanetan, “zigorrak modu irregularrean” luzatzeko “ingeniaritza juridikoa” egingo duen edo Europako araudia beteko duen erabaki behar du Gorenak.

ETAko 56 preso daude egoera horretan, Sortuko bozeramaileak zehaztu duenez, eta baliteke “delitu batengatik ezarritako zigorra bi aldiz betetzea”.

Sortuk “presio egitea” egotzi die Espainiako Gobernuari eta PPri, eta “egungo egoerarekin bat ez datorren espetxe politika” luzatu nahi dutela salatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Sorturen albisteak Hasier Arraiz Euskadi Ta Askatasuna albisteak