Politika -

Iruña eta Donostia

EH Bilduk sakabanaketaren aurkako manifestazio bat deitu du 20an

Koalizioak salatu duenez, presoen egoerak “okerrera egin du” ETAk “jarduera armatuari uko egin” zionetik, eta presoei “izaera eta helburu politikoa” duten neurriak aplikatzea egotzi dio Estatuari.

Presoen egoerak okerrera egin duela salatu du EH Bilduk

0:49

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EH Bilduk manifestazio bana deitu du abenduaren 20an Iruñean eta Donostian, ?Salbuespen politikarik ez. Presoak etxera? lelopean.

Koalizioak Bilbon egindako prentsaurreko batean salatu duenez, presoen egoerak ?okerrera egin? du ETAk ?jarduera armatuari uko egin zionetik?, eta presoei ?izaera eta helburu politikoa? duten neurriak aplikatzea egotzi dio Estatuari.

Pello Urizar eta Rebeka Ubera EH Bilduren legebiltzarkideen arabera, ?arrazoi bakarra dago pertsona horiek aske izan ez daitezen: prozesuak aurrera egitea galaraztea?.

Hori dela eta, EH Bilduren esanetan, Gobernu espainiarrak ?helburu politikoekin? erabiltzen du espetxe-politika, ?giza eskubideen urraketan? oinarrituta; hori dela eta, ?salbuespen politikak mantenduz, korrontearen kontra egiten du?.

?Estatua bakarrik geratzen ari da, euskal gizartea presoen eskubideak errespetatzearen aldekoa baita. Euskal gizarteak argi dauka konpondu beharra dagoela sakabanaketaren arazoa, horrek familiengan duen eragina, preso eri eta 70 urtetik gorakoen egoera, baita zigorra ia osorik bete dutenen egoera ere?, esan du.

Halaber, azpimarratu dutenez, Estatuan indarrean dagoen araudia aplikatuta ?sufrimendua neurri handi batean arinduko luke?, baina Estatuak ?prozesuak aurrera egitea galaraztea? nahi du.

Espainiako Gobernuak Europako zuzentarauari ?bizkarra ematen? diola (zigorra bete duten 56 pertsona aske uztea oztopatzeko) nabarmendu eta gero, koalizioak esan du ?56 pertsonen eskubideak eta askatasuna jokoan? daudela Auzitegi Gorenak datorren asteartean hartuko duen erabakia dela eta.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Donostia Iruñea Presoak argazkiak EH Bildu Araba