Politika -

Konstituzioaren erreforma

Konstituzioaren aldaketa mugatuak onartuko dituela esan du Rajoyk

Espainiako Gobernu presidenteak azpimarratu du Konstituzioaren iraunaldia 'beti bezain bizirik' dagoela.

Mariano Rajoyk Konstituzioaren aldeko ekitaldi batean parte hartu du Segovian. Argazkia: EFE
Mariano Rajoyk Konstituzioaren aldeko ekitaldi batean parte hartu du Segovian. Argazkia: EFE
Mariano Rajoyk Konstituzioaren aldeko ekitaldi batean parte hartu du Segovian. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mariano Rajoy Espainiako Gobernu presidenteak Konstituzioaren iraunaldia azpimarratu du eta "beti bezain bizirik" dagoela gaineratu du. Dena den, onartu du ez dela ukiezina eta erreformatu daitekeela; baina, Konstituzioaren erreforma mugatuak soilik onartuko dituela nabarmendu du.

PPk Konstituzioaren aldeko ekitaldia egin du La Granjan (Segovia), eta Rajoyk ohartarazi du Konstituzioa ez dela "jostailua" eta ez dituela "txantxak eta arinkeriak" onartzen. Hala ere, popularrak Konstituzioaren fundamentalistak izatea ukatu egin du eta, beharrezkoa bada, etorkizunean Konstituzioaren erreforma babestuko dutela azpimarratu du.

Beste behin, Mariano Rajoyk ohartarazi du Espainiaren batasuna eta burujabetza ez direla negoziagarriak eta ezta espainiarren oinarrizko eskubideak eta "askatasunak eta berdintasunak" ere.

Bestalde, Konstituzioak Espainiaren gizarte eta ekonomia aurrerabide handieneko garaia ahalbidetu duela nabarmendu du.

Rajoyk Kataluniako independentistak ere gogoan izan ditu eta "ezberdintasunak goresten" edota "isolatzeak" bultzatzen saiatzen direnak kritikatu ditu. Horren ustez, espainiar guztien helburua Europaren baitan integrazio handiagoa lortzea izan beharko luke.

Azkenik, PSOE ere gogor kritikatu du "ezer zehatzik proposatu gabe" erreformak edota zehaztu gabeko adostasun berriak proposatzegatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Alderdi Popularra Rajoy