Politika -
Legegintzaldiaren balantzea
Urkullu: 'Hurrengo bi urteak ez dira errazak izango, baina bai hobeak'
Lehendakariak legegintzaldiaren balantzea egin du, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza 2020 planaren aurkezpenean.
Erredakzioa
Iñigo Urkullu lehendakariaren esanetan, legegintzaldiko lehen bi urteak "oso zailak" izan dira arlo ekonomikoan, baina 2014an "norabide aldaketa" hasi da, eta hurrengo bi urteak, "errazak izango ez badira ere, hobeak izango dira".
Urkulluk Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza 2020 plana aurkeztu du gaur, eta Eusko Jaurlaritzak bihar, asteartea, onartuko du.
Gaurko agerraldian, lehendakariak legegintzaldiko lehen zatiaren balantzea egin du.
Horren hitzetan, Jaurlaritzara heldu zenean "larrialdi ekonomikoa" zegoela ohartarazi zuen EAJk, eta, horrenbestez, lehen bi urteak "oso zailak" izan direla aitortu du.
Nolanahi ere, hurrengo bi urteak "errazak ez izango ez badira ere", "hobeak" izango direla nabarmendu du.
Zientzia plana
Urkulluk aurkeztutako planak 11.100 milioi euroko inbertsioa aurreikusten du 2014 eta 2020 urteen artean.
Horietatik, 3.677 milioi euro EAEko administrazioek jarriko dituzte, beste 6.609 milioi enpresa pribatuek eta azken 814 milioiak, aldiz, Europak.
Planak hiru ildo estrategiko ditu: energia, goi-mailako ekoizpena eta industrien dibertsifikazioa.