Politika -

Presoak

'Bakearen beldur' legez kanpo aritzea egotzi dio Sortuk Gobernuari

“Europako zuzentarau bat urratzen duen” erabakitzeko Gorenean egiten ari diren bilera kritikatu du alderdiak. “Parot doktrinarekin egin zuten, eta zaplaztekoa jaso zuten”, esan dute.

Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkaritzaren atarian egindako protesta. Irudia: EFE
Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkaritzaren atarian egindako protesta. Irudia: EFE
Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkaritzaren atarian egindako protesta. Irudia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sortuk presoen aferan "legez kanpo" jardutea egotzi dio PPren Gobernuari, "bakearen beldur" delako.

Alderdi abertzalearen ustean, "beldur" horrek Gobernua "eskubideak urratzera" eta botere judiziala "esperpentora" bultzatzen ditu, Maitane Intxaurragak, euskaraz, eta Txelui Morenok, gaztelaniaz, hedabideen aurrean azaldu dutenez.

Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkaritzaren atarian presoei ezarritako sakabanaketa etetea eskatzeko egindako elkarrizketa batean, "Europako zuzentarau bat urratzen duen" erabakitzeko Gorenean egiten ari diren bilera kritikatu du alderdiak.

"Parot doktrinarekin egin, eta zaplaztekoa jaso zuten", esan du Morenok. Gainera, orain "Barne Ministerioa ingeniaritza juridikoa deitzen duen, eta Europan eskubideen urraketa bezala ezagutzen den" zerbait aplikatzen saiatzen ari da.

Horren haritik adierazi duenez, "legez kanpokoa da eta Europako arauditik at geratuko litzateke", ezin bailiteke preso batek zigorra betetzea delitu jakin bat egiteagatik eta Espainiara itzultzean "delitu beragatik berriro zigortzea".

 

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Sortu Presoak albisteak