Politika -
Eusko Legebiltzarra
Bake lantaldea 2015ean jarriko dela martxan uste du Jaurlaritzak
EAJk eta EH Bilduk abiatutako negoziazioek "emaitza positiboak" izango dituela uste duela esan du Josu Erkoreka bozeramaileak.
Erredakzioa
Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramailearen ustez, Eusko Legebiltzarreko Bake eta Bizikidetza Lantaldea 2015 urtean jarriko da berriz martxan, EAJk eta EH Bilduk 'zoru etikoa'ri buruz abiatutako negoziazioek "emaitza positiboak" izango dituela pentsatzen baitu. Halaber, gainerako alderdien "eskakizunei" erantzuteko esfortzua egin behar duena ezker abertzalea dela iritzi dio.
PSEk eta PPk lantaldean ez parte hartzea erabaki zuten, ezker abertzaleak terrorismoaren aurrean izandako jarreraren inguruko autokritikarik egiteari uko egin ziolako.
Foro hau duela urtebete gelditu zen, PSE-EE atera zenetik hain zuzen ere, eta harrezkero ez da berriro batzartu.
Erkorekak Gobernu Kontseiluaren ostean egindako agerraldi batean azaldu duenez, Jaurlaritzak ez du EAJren eta EH Bilduren arteko elkarrizketen egoeraren berri, baina "aktore horiek jakinaraziko dituzte emaitzak", hala egin behar dutela uste dutenean.