Politika -
Basaurin eta Martutenen
PPren espetxe politika salatuko du Sortuk, espetxeen aurrean
Alderdi popularraren espetxe politika salatuko du Sortuk asteburu honetan, Basauri eta Martuteneko espetxeen aurrean egingo duen protesta ekitaldietan.
Erredakzioa
Alderdi popularraren espetxe politika salatuko du Sortuk asteburu honetan, Basauri eta Martuteneko espetxeen aurrean egingo duen protesta ekitaldietan.
Ohar batean jakitera eman dutenez, elkarretaratzea egingo dute larunbatean Basauriko espetxearen aurrean. Igandean, berriz, Hernanitik eta Donostiatik bi zutabe abiatuko dira, Martuteneko espetxean protesta ekitaldia egiteko.
Ekimen biek lelo berdina izango dute: ‘Euskal presoak etxera. Denak kalera!’.
ETAk orain hiru urte iragarri zuen indarkeriari uko egiten ziola, baina presoen egoera “are larriagoa” dela adierazi du Sortuk. “Gatazkaren konponbidearen aurka, arma moduan erabiltzen du PPk bere espetxe politika kriminala”.
“Bakea ez da posible izango, arrazoi politikoengatik pertsona bakar bati askatasuna ukatzen baldin bazaio”.