Politika -
Espetxe politika
Jesus Garcia aske, Frantzian bete zuen zigorra kontuan hartu ostean
'Langraiz Bide'ko presoa eguerdian atera da espetxetik, Auzitegi Nazionalak Frantzian bete zuen lau urteko kartzela-zigorra aintzat hartu ostean.
Erredakzioa
Jesus Garcia Corporales ETAko preso ohia ostiral honetan, eguerdian, atera da espetxetik, Auzitegi Nazionaleko hirugarren sekzioko salak Frantzian bete zuen lau urteko zigorra kontuan hartu eta libre uzteko agindu ostean.
Garcia Corporalesek ETA utzi eta ‘Langraiz Bidea’ izeneko gizarteratze planean sartu zen. 90eko hamarkada hasieran ETAren ‘Madril’ taldeko kide izan zen, Maria Soledad Iparragirre ‘Anboto’ edo Jose Javier Arizkuren ‘Kantauri’ ETAko kide historikoekin batera.
Auzitegi Nazionaleko hirugarren sekzioko salak ekainean adostu zuen Jesus Garciari zigorra murriztea eta orain haren kaleratzea gaur gauzatzea adostu du.
Zigorrak pilatzeko Europa onartutako araudi berria indarrean jarri zenetik, Carmen Gisasola izan zen Auzitegi Nazionalak aske utzitako lehen presoa.