Politika -
Bartzelonako hautagaia
Manel Fernandez PSCko hautagaia zendu da, 60 urte zituela
Manel Fernandez PSCko Bartzelonako primarioetan hautagai izan zena zendu da gaur Bartzelonan, iturri sozialistek jakitera eman dutenez.
Erredakzioa
Manel Fernandez PSCko Bartzelonako primarioetan hautagai izan zena zendu da gaur Bartzelonan, iturri sozialistek jakitera eman dutenez.
Sozialistek urte hasieran egin zituzten primarioetan hautagai aurkeztu zen Fernandez, baina ez zuen berme nahikorik aurkeztu. Azkenean Jaume Collboni garaile atera zen, Bartzelonako alkatetzari begira.
Bermeak balioztatzeko prozesuan “irregulartasunak” izan zirela salatuz, epaitegietara jo zuen Fernandezek. Hala ere, alderdiarekin akordioa lortu eta salaketa kentzea erabaki zuen.
60 urte zituela hil da, argitu gabe dauden arrazoiengatik.