Politika -

Auzitegi Nazionala

Fiskaltzak 29 urteko espetxe-zigorra eskatu du Uribetxebarriarentzat

Fiskalak 29na urte eskatu du Iosu Uribetxebarriarentzat, Jose Luis Erostegirentzat eta Javier Ugarterentzat, 1986an guardia zibil bat hiltzea egotzita.

Iosu Uribetxebarria aske dago 2010etik, bere osasun egoera dela eta. Irudia: EFE
Iosu Uribetxebarria aske dago 2010etik, bere osasun egoera dela eta. Irudia: EFE
Iosu Uribetxebarria aske dago 2010etik, bere osasun egoera dela eta. Irudia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak 29 urteko kartzela-zigorra eskatu du Iosu Uribetxebarria Bolinagarentzat (behin-behinean aske dago 2010etik) 1986ko ekainaren 8an Arrasaten Antonio Ramos guardia zibila hiltzeagatik.

Fiskaltzak Auzitegi Nazionaleko Zigor Arloko Salara igorritako idatziaren arabera, Uribetxebarriak egin zuen tiro haren aurka, baina Jose Luis Erostegik eta Javier Ugartek ere parte hartu zuten atentatuan. Fiskaltzak zigor bera eskatu du horientzat.

Gainera, hirurek oinordekoei 500.000 euroko kalte-ordaina eta semeari 200.000 eurokoa ordaintzea eskatu du.

Antonio Ramos agentearen kontrako atentatua prestatzeko, komando horretako hiru kideek identifikatu egin zuten agenteak erabili ohi zuen autoa eta maiz bisitatzen zituen lekuak, fiskalaren esanetan.

Akusazio testuaren arabera, zainketa bidez haren inguruko informazio nahikoa jaso ondoren, 1986ko ekainaren 8an, agentearen autoa bilatu eta Arrasateko San Andres auzoan topatu zutenean, harengana hurbildu ziren eta tiro egin zioten, bi pistola erabilita. Horietako bat Mario Leal hiltzeko ere erabili omen zuten, 1986ko abenduan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Euskadi Ta Askatasuna albisteak