Politika -

Gasteiz

S. Santamaria: 'Guardia Zibila da askatasunaren berme nagusia'

Espainiako Gobernu presidenteordeak egindako 'ahalegina' aitortu die Guardia Zibilari, gainerako polizia indarrei eta Estatuko segurtasun indarrei.

Soraya Saez de Santamaria Espainiako Gobernu presidenteordea. Argazkia: EFE
Soraya Saez de Santamaria Espainiako Gobernu presidenteordea. Argazkia: EFE
Guardia Zibilaren lana goraipatu du Saez de Santamariak Gasteizen

0:33

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Soraya Saenz de Santamaria Espainiako Gobernu presidenteordeak larunbat honetan adierazi du Guardia Zibila dela askatasunaren berme nagusia.

Saenz de Santamaria Gasteizen izan da gaur eta Arabako Alderdi Popularrak Artium museoan egin duen ekitaldian parte hartu du, Alfonso Alonso Osasun ministro eta Arabako popularren presidentearekin eta Arantza Quiroga Euskadiko popularren presidentearekin batera.

Haren hitzaldian, asteleheneko "Mate" operazioa hizpide izan du eta egindako "ahalegina" aitortu die Guardia Zibilari, gainerako polizia indarrei eta Estatuko segurtasun indarrei, "demokrazia eta askatasunak defendatzeagatik".

Azken polizia operazio hori kritikatu dutenei zuzendu zaie eta azaldu du Guardia Zibila eta gainerako segurtasun indarrak direla Euskadiko eta, oro har, Espainiako askatasunen bermatzaileak.

"Beren lana ongi egiten dutenez, posible da Espainian askatasunez iritzia ematea eta segurtasunez mugitzea. Nahiz eta gaiztoak beti bezain gaiztoak izan, demokratok askoz lasaiago bizi gara", azpimarratu du.

Ekitaldi berean Arantza Quirogak ere hitz egin du, eta Eusko Jaurlaritza gogor kritikatu du terrorismoaren kontrako borrokan duen jarreragatik. Quirogak nabarmendu du ETAren prozesu honetan, Iñigo Urkulluren Gobernua presoei begira dagoela "etengabe" eta biktimak ahaztu egiten dituela.

"Mate" operazioari dagokionez, gizartea ez nahasteko eskatu du: "Gauza bat da herritar orok defentsa juridikorako duten eskubidea eta bestea, "ETAk bizirik jarraitzeko laguntza ematea".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Albisteak Alderdi Popularra Prentsa digitalaren azken orduko Gasteiz berriak Gaurko azken orduko albistea