Politika -

Errege-etxea

Felipe VI. erregeak bere soldata % 20 jaitsi du

Espainiako erregeak 234.204 euro jasoko ditu 2015ean. Bestalde, Letizia erreginak 128.808 euro jasoko ditu. Espainiako erregeen familiak Europako beste batzuekin alderatuta diru gutxiago jasoko du.

Felipe VI.a eta Letizia. Artxiboko irudia: EiTB
Felipe VI.a eta Letizia. Artxiboko irudia: EiTB
Felipe VI.a eta Letizia. Artxiboko irudia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Estatuburuaren soldata % 20 jaistea erabaki du Felipe VI.ak. Horrela, 2015ean 234.204 euro gordin jasoko ditu. Juan Carlos erregeak 187.356 euro jasoko ditu, hau da, aurrekoaren % 80. Hala ere, Letizia erreginak baino ordainsari handiagoa izango du Juan Carlos I.ak; izan ere, 128.808 euro jasoko ditu Letiziak.

Estatuko Aurrekontu Orokorretako 7.775.040 partida nola banatuko duten argitaratu du gaur Errege-etxeak bere webgunean. Konstituzioaren arabera, erregeak diru hori nahierara banatzeko eskubidea du.

Felipe VI.aren soldata jaisteko garaian Espainiako beste goi-kargudunen eta atzerriko estatuburuen ordainsariak kontuan izan dituztela azaldu du Zarzuelako bozeramaile batek: Alemania eta Italia bezalako errepubliken presidenteak eta Europako monarkietako erregeak.

Espainiako erregeen familiak Europako beste batzuekin alderatuta diru gutxiago jasoko du. Juan Carlosen kasuan, abdikatu duten Europako beste erregeen ordainsariak kontuan izan dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainiako errege-etxea Politika albisteak Espainiako Felipe VI.a bideoak Espainia albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa Gutxieneko soldata