Politika -
Maiatzeko hauteskundeak
Gabilondo izango da PSOEren hautagaia Madrilen
Asteazkenetik ostirala bitartean hainbat batzar egin dira Madrilen hautagaitza erabakitzeko eta Gabilondoren proposamena izan da bozkatuena.
Erredakzioa
Angel Gabilondo Hezkuntza ministro ohia izango da PSOEren hautagaia Madrilen datozen udal hauteskundeetan. PSOEren Zerrenda Batzorde Federalak gaur onartu du aho batez Gabilondoren hautagaitza.
“Parte hartzaileek aho batez onartu dute Gabilondoren hautagaitza, eta proposamenean Madrilgo batzordeen gehiengoaren erabakia jasota dago. 138tik 117k proposatu dute Gabilondo, eta 132atan Gabilondoren izena jasotzen zen”, adierazi du Guillermo Fernandez Vara Extremadurako PSOEren idazkari nagusiak.
Asteazkenetik ostirala bitartean hainbat batzar egin dira Madrilen hautagaitza erabakitzeko eta Gabilondoren proposamena izan da bozkatuena.