Itxi

Politika

Nafarroa

Daniel Innerarity filosofoa Geroa Baiko hautagai izango da

Erredakzioa

Hala, Eusko Jaurlaritzako Kode Etikoaren Batzordean duen kargua utziko du eta bere lekua Txetxu Ausin CSICeko Etika Aplikatua Unitateko zuzendariak hartuko du.

  • Urkullu lehendakaria, Innerarityren ondoan, 2013ko ekitaldi batean. Argazkia: EFE

    Urkullu lehendakaria, Innerarityren ondoan, 2013ko ekitaldi batean. Argazkia: EFE

Daniel Innerarity filosofoa Gero Bai alderdiko hautagai izango da datozen hauteskundeetan eta, hortaz, Eusko Jaurlaritzako Kode Etikoaren Batzordean duen kargua (bokala) utziko du, EAJk Europa Press albiste agentziari esan dionez.

Innerarityren lekua Txetxu Ausin CSICeko Etika Aplikatua Unitateko zuzendari eta Filosfia Politikoan doktoreak hartuko du, Josu Erkoreka Jaurlaritzako bozeramalearen arabera.

Gobernu bileraren ondotik egindako prentsaurrekoan, Erkorekak adierazi du orain dela astebete hitz egin zuela Innerarityrekin eta, egun horretan, filosofoak adierazi zion hautagaitza baten parte izatea proposatu ziotela.

“Biok uste dugu baiezkoa emango baduela, eta, antza denez, hala izango da, Kode Etikoaren Batzordeko karguari uko egin beharko dio, horren moduko organo batek izan behar duen independente eta inpartzial itxura mantentzearren”, gaineratu du.

 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena