Politika -
Presoak
Mikel Karreraren emaztea eta alaba aske utzi dituzte
Reauko espetxean, Frantzian, Mikel Karrera presoari bisita egitera zihoazela atxiki dituzte. Polizia-etxera eraman ostean, gauean aske utzi dituzte, zitazio batekin.
Erredakzioa
Mikel Karrera presoaren bikotekidea eta haren 14 hilabeteko alaba aske utzi dituzte gauean, Frantziako polizia-etxe batean hainbat ordu eman ostean. Etxerat presoen senideen elkarteak salatu duenez, Reauko espetxean, Frantzian, Mikel Karrera presoari bisita egitera zihoazela atxiki dituzte. Senideak aske utzi dituzte, zitazio batekin.
Eskanerretik igarotzerakoan funtzionarioek sakelako telefono bat topatu dute motxiletako batean. Karreraren bikotekideak "oharkabean" gertatutako zerbait izan dela azaldu ei die, baina bisita bertan behera utzi eta ama-alabak Melungo polizia etxera eraman dituzte.
Bestalde, horrelako neurriak familientzako "zeinen krudelak" diren salatu du Etxeratek.