Politika -

Polizia operazioa

Aste honetan atxilotutako 15 anarkistetako 5 espetxera bidali dituzte

Tartean omen daude Talde Anarkista Koordinatuetako (GAC) ustezko burua, eta Madrileko, Bartzelonako eta Palentziako buruak ere.

Espainiako Polizia atxilotuak eramaten. Argazkia: Efe
Espainiako Polizia atxilotuak eramaten.
Espainiako Polizia atxilotuak eramaten. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eloy Velasco Auzitegi Nazionaleko epaileak espetxera bidali ditu aste honetan Madrilen, Palentzian eta Bartzelonan atxilotutako 15 anarkistetako 5, hainbat eraso leporatuta. Miaketetan antzemandako gauzen artean, polizien eta komisaldegien argazkiak daude.

Espetxera bidali dituztenak Paul Jara, Jorge Linares, Javier Garcia Castro, Javier Grijalbo eta Enrique Balaguer dira, eta gainerakoen kontra neurriak hartu dituzte, epaitegiko iturriek zehaztu dutenez.

Kartzelaratuen artean omen daude Talde Anarkista Koordinatuetako (GAC) ustezko burua, eta Madrileko, Bartzelonako eta Palentziako buruak ere. Gainera, finantziazio, erakartze eta ekintza zuzeneko arduradunak ere horiek omen dira.

Beste 10 atxilotuak aske geratu dira, baina neurriak hartu dituzte haien kontra. Hala, 15 egunean behin auzitegira joan beharko dute, ezingo dute Espainiako Estatutik atera, eta pasaportea kendu diete.

Epaileak erakunde terroristako kide izatea leporatzen die guztiei, ordena publikoa eta bake publikoa aztoratzea helburu duen talde bateko kide direlakoan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea