Politika -

Auzitegi Nazionala

8 eguneko epean Auzitegi Nazionala utzi beharko du Pablo Ruz epaileak

Epailea Mostoleseko epaitegira itzuliko da. Haren ordezkoa Jose de la Mata izango da, eta haren izendapena Espainiako Aldizkari Ofizialean argitaratu da gaur.

Pablo Ruz epailea. Artxiboko irudia: EFE
Pablo Ruz epailea. Artxiboko irudia: EFE
Pablo Ruz epailea. Artxiboko irudia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

8 eguneko epean epaitegietako lehen lerroa utziko du Pablo Ruz Auzitegi Nazionaleko epaileak; izan ere,  bost urtean Auzitegi Nazionaleko 5. epaitegiaren ardura izan duen epailea Mostoleseko instrukzio epaitegira itzuliko da.

Haren ordezkoa Jose de la Mata izango da, Madrilgo Probintzia Auzitegiko magistratu eta Jose Luis Rodriguez Zapateroren Gobernuan zuzendari ohia izan zena. Gaur bertan argitaratu da lanpostuaren esleipena Espainiako Aldizkari Ofizialean, eta gaurtik aurrera zortzi eguneko epea du haren lanpostu berrian lanean hasteko.

Pablo Ruz, Mostoleseko 4. zenbakiko epaitegiko epaile titularra dena, Auzitegi Nazionalean lanean aritu da 2010az geroztik eta orain arte sei hilabetero luzatu diote lanaldia. Bost urte horietan hedabideetan oihartzun zabala izan duten hainbat auzi ikertu ditu; hala nola, "Barcenasen paperak", Jordi Pujol Ferrusolaren auzia, SGAE auzia, Neymar auzia eta justizia unibertsalarekin loturiko beste hamaika kasu.

Haren lanpostua lehiaketara aterako zela jakin zuenetik, Auzitegi Nazionalean jarraitzeko eskaria egiteko aukera izan du, baina orain arte ez du horrelakorik egin. Hala eta guztiz ere, epaileak ez du gaiari buruz deus esan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea