Politika -
Maiatzeko hauteskundeak
Hauteskundeetarako leloa kopiatzea leporatu dio EAJk PPri
Jeltzaleak “haserre” agertu dira gaur, atzo PPk bere leloa Madrilen aurkeztu ondoren . EAJren zerbitzu juridikoak aztertzen ari dira helegitea jartzeko aukerarik dagoen.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Eusko Alderdi Jeltzaleak salatu duenez, maiatzeko hauteskundeetarako aukeratu eta erregistratu zuten lelo bera (Hacer .Crecer) PPk ere aukeratu du (Trabajar. Hacer. Crecer).
Jeltzaleak “haserre” agertu dira gaur, atzo PPk bere leloa Madrilen aurkeztu ondoren . EAJren zerbitzu juridikoak aztertzen ari dira helegitea jartzeko aukerarik dagoen.
Bi arrazoi ikusten ditu EAJk PPren aukeraketa horren atzean. “Ohikoa” duen handikeriaz jokatu izana “oraingoan ere”, edo “ez-jakintasun hutsa”. EAJren ustez, bigarren hori litzateke “larriena”, leloa urtarrilean erregistratu eta hedabideen aurrean aurkeztu baitzuten.
Izan ere, Durangon egin zuten aurkezpenean, Iñigo Urkulluk eta Andoni Ortuzarrek maiatzako hauteskundeei begira aukeratutako leloa aurkeztu zuten: ‘Hacer Crecer’ eta dagokion toki geografikoaren izena (‘Hacer Crecer BIlbao’ edota ‘Hacer crecer Gipuzkoa’, esaterako).
Atzo, Carlos Floriano PPko Antolakuntza idazkariordeak popularren leloa aurkeztu zuen, 'Trabajar. Hacer. Crecer',.