Politika -

Maiatzeko hauteskundeak

Ustelkeria kasuengatik barkamena eskatu behar dela aitortu du Catalak

Toledon egindako aurrekanpainako ekitaldi batean azpimarratu du Alderdi Popularrak eta Gobernuak erabat baztertzen dituela gisa horretako portaerak.

Rafael Catala Espainiako Justizia ministroa. Argazkia: EFE
Rafael Catala Espainiako Justizia ministroa. Argazkia: EFE
Rafael Catala Espainiako Justizia ministroa. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Rafael Catala Espainiako Justizia ministroak aitortu du beharrezkoa dela barkamena eskatzea haren alderdiko hainbat kidek izandako portaera "erabat onartezina" dela eta. Hala ere, azpimarratu du Espainiako Gobernuak ustelkeriaren kontrako "konpromiso etiko handia" duela eta PPk zein Gobernuak horri "eraginkortasunez" egiten diotela aurre.

Horrela mintzatu da Justizia ministroa, Jesus Labrador Toledoko PPren alkategaia aurkezteko alderdiak egin duen ekitaldian. Halaber, Catalarekin batera bertan izan da Maria Dolores de Cospedal Gaztela-Mantxako presidente eta PPko idazkari nagusi dena.

Alderdi Popularrak ustelkeriarekin "iraganean" izan dituen "arazoak" aitortu ditu Catalak eta azpimarratu du PPk zein Espainiako Gobernuak "erabat baztertzen" dituela gisa horretako portaerak. Gainera, adierazi du PPK "eraginkortasunez" borroka egin duela eta gisa horretako delituak egin dituztenak alderditik baztertu egin dituela.

Halaber, baieztatu du Gobernuak "konpromiso etiko eta formal handia" duela ustelkeriari aurre egiteko. Hala adierazi du Gobernuak delitu mota horiek zigortzen dituen hainbat lege onartu dituela, besteak beste, alderdien finantzazioari buruzko legea, gardentasuna eta gobernu ona bultzatzeko araua eta Zigor Kode berria.

Catalak azpimarratu du "gezurra" dela  Espainiako Gobernua herritarrengandik urrun dagoela eta arreta makroekonomian bakarrik jartzen duela. Ildo horretan, nabarmendu du ekonomia suspertzeko eta enplegua sortzeko egindako ahaleginari esker gizarte politiketan "hobekuntzak" egon direla eta gaineratu du Gobernuak Aurrekontuaren % 54a bideratzen duela gizarte politiketara.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
PP Ustezko ustelkeria politikoa Ustelkeria politikoa