Politika -

Gipuzkoako Diputazioa

Epaitegiek atzera bota dute 2012ko ordainsariaren kontrako helegitea

Donostiako auzitegiak bere autoan adierazi duenez, Gipuzkoak Diputazioak 2012ko Gabonetako ordainsaria emateko borondatea jasotzen duten egunkari zatiak ez dira nahikoa froga.

Carlos Urquijo. Argazkia: EiTB
Carlos Urquijo. Argazkia: EiTB
Carlos Urquijo. Argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostiako administrazioarekiko auzien 3. zenbakiko epaitegiak ez du tramitera onartu funtzionarioei 2012ko Gabonetako ordainsaria emateagatik estatuko abokatutzak Gipuzkoako Foru Aldundiaren kontra jarritako helegitea, Foru Gobernuak ohar bidez jakinarazi duenez.

Ohar batean Garbiñe Errekondo Foru Administrazioko diputatuak adierazi duenez, Justiziak "nabarmen utzi du Carlos Urquijo Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkariak Gipuzkoako Foru Aldundiaren kontra sistematikoki jartzen dituen helegiteen zentzugabekeria".

Autoaren arabera, "administrazioarekiko helegitea jarri zuen unean, Gipuzkoako Foru Aldundiak ez zuen oraindik 2012ko Gabonetako ordainsaria ordaintzeko agindurik eman". Beraz, autoaren arabera, "existitzen ez zen ekintza sinple baten kontra errekurtsoa aurkeztu zuen".

Diputazioak 2012ko abenduan erabaki zuen ordainsari osagarria ematea 1.900 langile publikori, nolabait langile horiek erosteko ahalmenean izandako galera arintzeko. Autoaren arabera, ordea, estatuko abokatutzak ez zuen garaiz aurkeztu erabaki horren kontrako helegitea.

"Estatuko abokatutzak eskatuta, Carlos Urquijok jazarpen sistematikoa burutu du azken lau urteotan Gipuzkoako Foru Aldundiaren politiken kontra", adierazi du Errekondok. Horren erakusle dira Errekondoren arabera, Urquijok Foru Gobernuaren erabakiaren kontra legegintzaldi honetan aurkeztu dituen hogeitik gora helegite.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Donostiako azken albisteak Albisteak Gipuzkoa Gaurko titularrak Albisteak Gipuzkoako Foru Aldundia azken orduko albisteak