Politika -

Euskara

Baztarrika: 'Euskararekin, bizikidetza dugu jokoan'

Hizkuntza Politikarako sailburuordeak "erantzukizunez jokatzea" eskatu dio PPri.

Patxi Baztarrika Hizkuntza Politikarako sailburuordea. EFE
Patxi Baztarrika Hizkuntza Politikarako sailburuordea. EFE
Patxi Baztarrika Hizkuntza Politikarako sailburuordea. EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Patxi Baztarrika Hizkuntza Politikarako sailburuordeak "erantzukizuna" eskatu dio PPri, eta "hauteskunde kanpainan denak ez du balio" aldarrikatu du.

Javier de Andres Arabako ahaldun nagusiak eta Iñaki Oyarzabal PPko legebiltzarkidearen esanetan, lanpostu publikoetan euskara jakitea eskatzea arabarrei "oztopoak" jartzea da.

Baztarrikak gaur erantzun die iragan asteko adierazpen horiei, eta "erantzukizunez jokatzea" eskatu die PPko buruzagiei. "Euskararekin, bizikidetza dugu jokoan", aldarrikatu du.

Horren hitzetan, zenbakiek erakutsi egiten dute Gasteizko Udalerako eta Arabako Aldundirako lanpostuen hizkuntza eskakizunak Bizkaiko eta Gipuzkoako erakundeetakoak baino txikiagoak direla, lurralde bakoitzaren hizkuntza aniztasuna kontuan hartzen baitute.

Baztarrikak emandako datuen arabera, Gasteizko Udaleko lanpostuen % 36k baino ez dute euskara eskakizuna, eta Aldundian, % 36,34k. Bizkaiko Foru Aldundian, lanpostuen % 42,85ek dute euskara eskakizuna, eta lanpostuen % 63,19k, Gipuzkoan.

Gainera, lanpostu horien % 64k euskara meritu gisa hartzen dutela azaldu du sailburuordeak, notaren % 5-13,75 izateko; hau da, legeak ezartzen duen % 20 baino gutxiago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskara Eusko Jaurlaritza Euskadiko PP