Politika -
Presoak
Xabier Alegria aske geratu da, kartzelan ia 8 urte eman ostean
18/98 sumarioan zigortu zuten 2007an. Puerto III (Cadiz) espetxetik atera da goizean.
EITB.EUS
Xabier Alegria ezker abertzaleko buruzagi ohia aske geratu da gaur goizean, kartzelan zazpi urte eta erdi eman ondoren, Naiz eta Berria egunkariek jakinarazi dutenez. Puerto III (Cadiz) espetxetik atera da goizean.
Alegria 18/98 sumarioan, 'Egin' atalean, 10 urte eta bederatzi hilabeteko kartzela zigorra ezarri zion 2007an Gorenak eta ordudanik kartzelan izan da.
Aurretik, beste hiru aldiz izan da espetxean lezoarra: 2003an, Euskaldunon Egunkaria-ren kontrako operazioan. Inkomunikazio aldian, torturatua izan zela salatu zuen. Auzi horrengatik urtebete egon zen kartzelan. Espetxean zela, Udalbiltza auzian inputatu zuten, gerora errugabe jo zuten arren. 2010ean eta 1998an Ekin eta Egin auziengatik zigortu zuten, urtebete bana eman zuen espetxean.
Guztira, ia 11 urte eman ditu kartzelan Xabier Alegriak, azken zortziak jarraian.