Itxi

2015/04/22

11:43

Politika

Elkarrizketa

EAJren eta EH Bilduren arteko akordioa 'zail' ikusten du Urkulluk

EFE

Bi alderdiek "azken urteotako ordezkaritza handiena" lortuko dute, lehendakariaren ustez.

00:11
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Iñigo Urkullu lehendakariak "zail" ikusten du EAJk eta EH Bilduk udal eta foru hauteskundeen ostetik erakundeetan egonkortasuna lortzeko akordioak erdiestea. Izan ere, lehendakariaren aburuz, bi alderdiok inoizko emaitzarik onenak lortuko dituzte.

EFE albiste agentziari eskainitako elkarrizketa batean agertu duenez, EAJk eta EH Bilduk "azken urteotako ordezkaritza handiena" lortuko dute, eta "logikoena batzar nagusietan eta udal garrantzitsuenetan egonkortasuna lortzeko itun nazionala egitea bada ere", Urkulluk ez du uste, egungo aniztasun politikoa kontuan hartuta, halakorik egongo denik.

Hala ere, dena "ordezkaritzaren eta zenbakien menpe" egongo dela ohartarazi du. EH Bildurekin akordioa posible ote den galdetuta, lehendakariak esan du "zail" ikusten duela "ezker abertzaleak ordezkatzen duen eredu sozial eta ekonomikoa partekatzea".

Ahal Dugu eta Ciudadanos alderdiek Espainiako "argazki instituzionalean" eragin dezaketen aldaketa Euskadin "leunagoa" izango dela iritzi dio Urkulluk, baina "udal ordezkaritza" lortuko dutela ziurtzat jo du, eta agian lurralderen bateko batzar nagusietan eserlekuren bat eskuratu dezaketela gaineratu du. "Horrek euskal erakundeen gutxiengo eta gehiengoak baldintzatuko ditu, eta koalizio aukerak alda ditzake", argudiatu du.

"Garrantzitsuena gobernatzeko programak adostu ahal izatea da, koalizioak osatuz ez bada, euskal gizartearentzat estrukturalak izan daitezkeen gaietan itun puntualak eginez", adierazi du.

Zerrenda bozkatuena

Boto gehien jaso dituen alderdiak udal edo foru gobernuen buru izango ote den galdetuta, lehendakariak ez du halakorik bermatu. "Iraganean, alderdi batzuek ez dute zerrenda bozkatuena errespetatu", esan du.

Inkestek Alderdi Popularrari aurreikusten dioten boto galerak EAJrekin dituen harremanetan zelan eragingo duen galdetuta, Urkulluk uste du PPk euskal abertzaleen babesa "edo beste batzuena" beharko duela gobernatzeko. Dena dela, jeltzaleek egindako eskaerei Rajoyren gobernuak "entzungor" egin dienez, bien arteko harremanak "baldintzatuta" daudela uste du lehendakariak.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;