Politika -

Ebazpena

Espainiako bandera 'ikusgarri' jarri beharko du Gipuzkoako Aldundiak

Auzitegi Gorenaren autoa berretsi du EAEko Auzitegi Nagusiak: horren arabera, Espainiako banderak egoitza ofizialen erdigunean, ohorezko leku batean eta toki ikusgarrian egon behar du.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoako Foru Aldundiak Espainiako bandera "leku ikusgarri" batean jarri beharko du. Auzitegi Gorenaren erabakia berretsi du gaur EAEko Auzitegi Gorenak. Ebazpenaren arabera, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzan gaur egun Espainiako bandera jarrita dagoen arren, "zaila da" ikustea, eta, beraz, "ohore goreneko tokian" jarri behar da.

EAEko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien salak atzera bota du Gipuzkoako Foru Aldundiaren helegitea: auzitegi horrek berak martxoaren 12an kaleratutako autoari jarri zion errekurtsoa Foru Aldundiak. Hiru egunen buruan Espainiako bandera Foru Aldundiaren egoitzaren erdiko balkoian jartzera behartzen zuen Aldundia martxoko autoak.

Hain zuzen, Auzitegi Gorenak 2014ko urtarrilaren 23an kaleratuko ebazpenean jazotako oinarriak hartzen ditu kontuan EAEko Auzitegiak. Espainiako banderak egoitza ofizialen erdigunean, ohorezko leku batean eta toki ikusgarrian egon behar duela ebatzi zuen Gorenak.

Gipuzkoako Foru Aldundiak helegitean argudiatu zuenez, Espainiako bandera 2014ko apirilean foru egoitzaren aurrealdean, ikurrinaren eta Gipuzkoako banderaren ondoan, jarri zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea