Politika -

Tertulia Radio Euskadin

Jaurlaritzak ekonomian duen 'lidergo eza' kritikatu du oposizioak

EH Bilduk, PSE-EEk eta PPk gogor kritikatu egin dute euskal industriak faltan duen bultzada. Egibarren esanetan, Jaurlaritza prest dago "susperraldiaren sintomak" aprobetxatzeko.

Pastor eta Casanova, Radio Euskadiko estudioetan, gaur. Irudia: EiTB
Pastor eta Casanova, Radio Euskadiko estudioetan, gaur. Irudia: EiTB
Eusko Jaurlaritzak 'bateriak kargatuta' ditu, Egibarren ustez

2:36

Agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EH Bilduk, PSE-EEk eta PPk Eusko Jaurlaritza gogor kritikatu dute, gai ekonomikoetan duen "lidergo falta" dela eta; horren ildotik, euskal industriak bultzada behar duela eta I+G+B arloan inbertsioa murriztu izana salatu dute.

Bestalde, Joseba Egibar EAJren GBBko presidentearen esanetan, Jaurlaritzak "pilak kargatu eta bateriak beteta ditu, hasiberri den susperraldiaren sintomak" aprobetxatzeko.

Gainera, adierazi duenez, Euskadin hazkunde ekonomikoa "motelagoa izango da, baina orekatuta baldin badago osasuntsua izango da", Estatuko gainerako lekuetan izan den hazkunde "desorekatutan" ez bezala.

Egibar Radio Euskadin izan da, tertulia batean, eta nabarmendu egin du ez direla ekonomia arloko datu positiboak "handizkatu eta txikiagotu" behar. Gainera, jeltzalearen arabera, datu makroekonomikoek "gorakada txiki bat edo susperraldia" azaleratu dute.

Iker Casanova EH Bilduko legebiltzarkidearen ustean, Jaurlaritzak ez du lidergorik ekonomia arloan eta, nahiz eta Euskadiko datu makroekonomikoak ez diren txarrak, gure mugez kanpoko egoerak baldintzatuta daude. "Ez dago lidergo estrategikorik Jaurlaritzaren partez", kritikatu du.

Horren haritik Casanovak gaineratu duenez, Iñigo Urkullu "ez da politika sakona egiten ari industria eta I+G babesteko". "Politikak errotik aldatu behar dira, erreformak eginez, baina Jaurlaritzak ez du halakorik egin nahi, egoera ekonomiko oso eskasaren lekuko baino ez da".

Bestalde, Jose Antonio Pastor PSE-EEren legebiltzarkidearen iritzian, ez da ulergarria lehendakariak "irribarretsu" egitea adierazpena. "Industriak behera egin du Euskadin, industria lehiakorraren alde egiten dela esan du baina I+G+Bean inbertsioa jaitsi da. Gobernu hau begira dago eta bizkarrari eragiten dio arazoek ez ukitzeko", esan du.

PPren aldetik, Laura Garridok ere faltan bota izan du Jaurlaritzaren lidergo falta ekonomian. "Gizartearen esku jar daitezkeen tresnak baditugu, esaterako, Lanbide. Gainera, zenbait daturen arabera, Euskadin ez dira langabeziari aurre egiteko behar den guztia egiten ari", azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
PNV-EAJ Eusko Jaurlaritza albisteak EH Bildu PSE-EE Euskadiko PP