Itxi

Politika

Bozketa aurreratuen ostean

Andaluziako PSOE eta Ciudadanos, akordiotik gero eta gertuago

Agentziak | Erredakzioa

Podemosek, gaur-gaurkoz, ez du Susana Diazen inbestidura babestuko, baina, azaldu duenez, PSOE-Aren aldetik "borondate ona" dago Podemosek inbestidura babes dezan.

  • Rivera eta Marin, Andaluziako Ciudadanosen burua. Irudia: EFE

    Rivera eta Marin, Andaluziako Ciudadanosen burua. Irudia: EFE

Andaluziako Ciudadanosek iragarri duenez, PSOE-Ak onartu egin du aurreko apirilaren 4an alderdiari bidalitako ustelkeriaren kontrako itun, eta horrek bien arteko elkarrizketa zabaltzea ekarriko du. Orduan, Albert Riverak "proposamenak eta proiektuak aurkeztuko ditu, unean uneko akordioak egiteko, ekonomiaren suspertzearen, politika sozialen, osasunaren, hezkuntzaren eta demokraziaren birsortzearen ingurukoak", esan du Ciudadanosek prentsa-ohar baten bidez.

Ciudadanosek hainbat baldintza jarri zizkion PSOE-Ari, esaterako, sozialistek etorkizunean ustelkeriari lotuta sor ditzaketen galerak ordaintzea; curriculuma faltsutzen duen edozein politikaria kaleratzea; enpresek dohainik egitea galaraztea eta hautagaiak primarioen bidez aukeratzeko beharra, besteak beste.

Alderdi horren arabera, PSOEk dekalogoaren baldintza guztiak onartu ditu. Halere, ituna izenpetzeak ez du ekarriko "gobernuaz hitz egitea", nahiz eta ezinbesteko baldintza den, Ciudadanos ez baita "gidatzen ez duen gobernu baten kide izango eta ez ditu kargudunak izango".

Ciudadanseko kideak bilduta daude gaur, larunbata, PSOEko ordezkaritza batekin, aipatutako gaiez hitz egiteko, baita Juan Martin zuzentzen duen alderdiaren hauteskunde-programaren inguruko beste hainbati buruz.

Marinen esanetan, "momentuz", ez dute jarrera aldatu eta, gaur-gaurkoz, Susana Diazen inbestiduraren kontrako botoa emango dute, datorren astean. "Konpromisoak betetzen dituen alderdi serioa gara, eta erakutsi dugu egoera alda daitekeela herritarren interesak lehenetsiz gero, alderdien ostean", esan du.

Podemos, momentuz, ezezkoaren aldekoa

Podemosek, gaur-gaurkoz, ez du Susana Diazen inbestidura babestuko Andaluziako Juntako presidente izateko eta, azaldu duenez, PSOE-Aren aldetik "borondate ona" badago Podemosek inbestidura babes dezan. Halere, Podemosen arabera, PSOEk ez du erakutsi proposatutako baldintzak betetzeko "asmo garbirik", baina onartu egin dute negoziazioetan "aurrerapausoak" eman dutela.

Hala adierazi du Sergio Pascual Podemoseko Organizazio idazkariak gaur, bi orduz PSOE-Ako ordezkariekin bilduta egon eta gero, Susana Diazi proposatutako baldintzen aurrean erantzuna jaso dutelako.

Pascual Manuel Garirekin batera izan da bileran eta, azaldu duenez, bere alderdiak "baiezko edo ezezko argia" jaso nahi du, proposamenen aurrean, zehatz-mehatz, administrazioko langileriaren murrizketa "gogorra" dela eta,  eta Juntak "eurorik ez izatea" etxegabetzeak egiten dituzten bankuetan.

Halaber, Podemosen agintariaren arabera, sozialistek konpromisoa hartu dute eta bi proposamen zehatz horiei erantzungo diete. "Bitartean, gure jarrera ezezkoaren aldekoa da", esan du Manuel Gari Teresa Rodriguez Podemos-Andaluziako idazkari nagusiaren gertukoak.

 

 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena