Politika -

ETXEBIZITZA LEGEA

Etxebizitza Legearen gako nagusiak

Besteak beste, bankuei aldi baterako etxeen jabetza kentzea, etxe hutsak kanon batekin zigortzea eta etxebizitza edukitzeko eskubide subjektiboa aitortzea jasotzen ditu lege berriak.

Etxebizitzak eraikitzen
Etxebizitzak eraikitzen
Etxebizitzak eraikitzen

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Legebiltzarrak Etxebizitza Lege berria onartu du gaur, etxebizitza izatea bermatzeko. Hauek dira Etxebizitza Lege berriaren gako nagusiak:

- EAEko herritar guztiek izango dute etxebizitza izateko eskubide subjektiboa. Etxebizitza bat lortzeko baliabiderik ez dutenek Administrazioari eskatu ahal izango diote legez.

- Bankuei aldi baterako etxeen jabetza kentzea aurreikusten du legeak. Hustu nahi duten etxebizitzaren jabetza hartu ahal izango du administrazioak, maizterrek han bizitzen segitu ahal izateko. Bankuei eta haien mendeko erakundeei kenduko lizkiekete etxebizitzak aldi baterako;

- Eskubidea egikaritzeko, gutxieneko soldatara iristen ez direnei ezingo zaie alokairuagatik errentaren % 15 baino gehiago eskatu. Kopuru hori, legeak aurreikusitako gainerako kolektiboetan, % 30era igoko litzateke.

-  Hutsik dauden pisuengatik zigor ekonomikoak jartzea jasotzen du lege berriak. Isun moduko hori etxebizitzak bi urte hutsik daramanean jarriko da, eta 10 eurokoa izango da metro koadroko. Hala ere, kanon hori %10 garestituko da hutsik jarraitzen duen urte bakoitzeko, hasierako kanonaren hirukoitzeraino gehienez.

-   Era berean, hutsik dauden etxeak alokairura behartzea ere aurreikusten du legeak. Gainera, EAEn eraikitzen den etxebizitza publikoen % 80 alokairura bideratuko da lehenengo bost urteetan, eta ondoren guztiak izango dira zerbitzu horretara bideratuak.

-  Hori egikaritzeko zailtasunak direla eta, eskubidearen aplikazioa mailakatua izatea proposatzen dute testuan. Hala, legea indarrean jarri eta lehenengo hamabi hilabeteetan, eskubide subjektiboa hiru kide edo gehiago dituzten familiei aplikatuko zaie, 15.000 eurotik beherako diru-sarrerak badituzte, eta erregistro ofizialean alokairurako izena emanda badute gutxienez lau urtez.

-   Legearen bigarren urtean, bi kideko familiek ere eskuratu ahalko dute etxebizitza legearen bitartez, 12.000 euro baino gutxiagoko diru-sarrerak badituzte, eta erregistroan izena emanda badaramatzate lau urte.

-   Hirugarren urtetik aurrera, norbanakoen eskubidea izango da, 9.000 eurotik beherako diru-sarrerak dituztenen kasuan, eta izena emateko baldintza aurrekoetan bezalakoxea izango da.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Eusko Legebiltzarra bideoak EAE albisteak Eguneko albisteak Eguneko albisteak Etxebizitza