Politika -

Auzitegi Nazionala

Sei urteko kartzela-zigorra, Segiko 28 ustezko kideetako 7rentzat

Zigortuetako lau (Xabat Moran, Marina Sagastizabal, Anihoa Villaverde eta Bergoi Madernaz) dagoeneko atxilotu dituzte, eta gainerakoak preso hartzeko agindua eman dute.

Lau lagun atxilotu dituzte, Segiko kideak izateagatik

0:59

erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Nazionalak sei urteko kartzela zigorra ezarri die Segiko kide izateagatik zazpi laguni; beste bederatzi absolbitu egin ditu froga gabeziagatik, eta beste 12 ere zigorrik gabe geratu dira Fiskaltzak akusazioa erretiratu ostean.

Ebazpenean errudun jo dituzte Marina Sagastizabal, Ainhoa Villaverde, Aiala Zaldibar, Bergoi Madernaz, Igarki Robles, Xabat Moran eta Ibon Esteban, erakunde terroristako kide izatea leporatuta.

Bestalde, absolbitu egin ditu Julen Joseba Zuaznabar, Ruben Villa, Xabier Vidaurre, Garazi Autor, Oihana Lopez, Xabier Arina, Ander Maeztu, Eneko Villegas eta Imanol Salina.

Era berean, zigorrik gabe utzi ditu Izaskun Juarez, Egoi Irisarri, Endika Perez, Imanol Beristain, Ikoitz Arrese, Irati Tobar, Saioa Zubiaur, Ainara Ladron, Aitziber Plazaola, Beñat Lizeaga, Jacint Ramirez, Xalbador Ramirez, Fiskaltzak iazko irailetik abendura egin zen makroepaiketaren amaieran akusazioa erretiratu ostean.

Tortura salaketak

Auzipetuek epaiketan egin zituzten tratu txar salaketei dagokienez, epaileek ebatzi dute ez dituztela "inola ere" frogatu.

Gainera, bereziki "argigarri" jo dute auzipetuek ustez torturak egin zituzten poliziak ikusi eta entzuten zituztenean izan zuten jarrera. "Jarrera horrek ez zuen bat egiten aditu partikularrek aipatu zituzten estres, depresio eta angustia sintomekin", gaineratu dute.

Lau atxilotu

Gaur bertan atxilotu dituzte zigortutako zazpi lagunetako lau: Xabat Moran, Marina Sagastizabal, Ainhoa Villaverde eta Bergoi Madernaz.

Moran Bilboko Somera kalean atxilotu dute, gero Villaverde eta Madernaz atzeman dituzte Gasteizen, eta Sagastizabal San Mames inguruan hartu dute preso.

Hala, atxilotzeko agindua eman dute Ibon Esteban, Igarki Robles eta Aiala Zaldibarren kontra.

Mobilizazioak

Polizia operazio horren aurrean, berehala hasi dira mobilizazioak egiten Iruñeko Errotxapean, Gasteizko Ama Zuriaren plazan, eta 20:00etan Santutxun eta Hernanin.

Auzipetuek prentsaurrekoa emango dute bihar eguerdian, aipatu plaza gasteiztarrean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea