Politika -

Matxitxakoko guda

Erkoreka: 'Matxitxakon hil ziren itsas gudariak gogoratu behar dira'

Matxitxakoko gudan hil ziren euskal arrantzaleak gogoratzeko, Itxas Gudari Eguna ospatu dute. Eusko Jaurlaritzaren izenean, Josu Erkorekak eta Monika Hernandok parte hartu dute.

Matxitxakoko gudan parte hartu zuten itsas gudariak omendu dituzte. Argazkia: Irekia.
Matxitxakoko gudan parte hartu zuten itsas gudariak omendu dituzte. Argazkia: Irekia.
Gerra Zibilean borrokatu ziren itsas gudariak omendu dituzte Bermeon

0:39

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak aldarrikatu duenez, euskal gizarteak omenaldia zor die Matxitxakoko gudan hil ziren itsas gudariei "askatasuna eta demokrazia bezalako baloreen alde egiteagatik".

Matxitxakoko gudan hil ziren euskal arrantzaleak gogoratzeko Itxas Gudari Eguna ospatu dute gaur eta, Eusko Jaurlaritzaren izenean, Josu Erkoreka bozeramaile eta Herri Administrazioko eta Justiziako sailburu eta Monika Hernando Giza Eskubideen zuzendariak parte hartu dute.

Ekitaldia Matxitxako Elkarteak antolatu du eta Nestor Basterretxearen Matxitxakoko Guda eskulturan izan da, Bermeo eta Bakio arteko errepidean.

Erkorekaren esanetan, euskal gizarteak itsas gudari horiek gogoratu behar ditu eta, horregatik, Eusko Jaurlaritzak presente egon behar du memoria, oroimena eta justizia akuilatzen duten horrelako ekitaldietan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bermeo Euskal Autonomia Erkidegoa Memoria historikoa albisteak