Politika -

Eguneko lerroburuak

UPNren proposamena PSNri, Biarrizko operazioa eta Kopa, albiste

Ostiral honi ekin baino lehen ezagutu beharreko bost albisteak.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

UPNk Presidentetza eskaini dio Chiviteri

UPN prest dago Maria Chivite sozialista babestu eta presidente izan dadin lana errazteko, Diario De Navarra egunkariak kaleratu duen informazioaren arabera. UPNk irabazi zituen igandeko foru hauteskundeak, baina oposizioara joko lukete, eta bere 15 eserlekuak PSNren mesedetan erabiliko lituzke, sozialistek eta Izquierda-Ezkerrak gobernua osa dezaten.

MAM-eko argazkia: esparza-upn-eitb_

MAM-eko argazkia: esparza-upn-eitb_

ETAren kontrako operazioa

Biarritzen Frantziako Poliziak eta Guardia Zibilak armak eta lehergailuak egiteko materiala atzeman zituzten atzo, ustez ETAk Biarritzen erabilitako etxe batean. Segurtasun Indarrek etxearen jabea, frantziar nazionalitatea duen emakumezko bat, atxilotu zuten, ETArekin kolaboratzea egotzita. Bikotekidea ere eraman zuten atxilo, baina, talde armatuarekin loturarik ez duela uste dute. ETAk "2014an sortutako talde tekniko-logistikoaren aurkako operazioa" da, Espainiako Barne Ministerioaren esanetan. 2012az geroztik egindako ?garrantzitsuena? da, Jorge Fernandez Diaz Barne ministroaren arabera.

ETAren eta GALen biktimen biltzarra

ETAren eta GALen biktimak elkartuko dira ostiral honetan Madrilen, adiskidetzearen aldeko ekitaldi batean. Ekitaldia Diputatuen Kongresuan egiteko baimena eskatu zuten orain bi hilabete, baina, azkenean, Madrilgo beste lokal batean egingo dute, Kongresuak baimena ukatu ostean. Hain zuzen, PPk eta PSOEk bozkatu zuten kontra. Atzo bertan, IU-ICV, EAJ, CiU eta Talde Mistoak salatu egin zuten biktimei Kongresuan ??betoa?? jarri izana.

MAM-eko argazkia: biktimak_

MAM-eko argazkia: biktimak_

Javier García Lurueña, Kutxabankeko kontseilari delegatu

Javier Garcia Lurueña izendatu dute Kutxabankeko kontseilari delegatu. Garcia Lurueña EHUn Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatua da, finantzen espezialitatean, eta eskarmentu handiko gizona da Kutxabanken. 35 urte eman ditu erakunde horretan bertan, hainbat zereginetan: Bizkaiko Aurrezki Kutxan, lehenengo; BBKn, gero; eta Kontrol eta Barne Ikuskaritzako zuzendari nagusiaren ondoko eta Presidentzia Kabineteko zuzendari gisa, egun.

Orain arte, ez zegoen horrelako kargurik Kutxabanken, eta Espainiako Bankuak hala eskatuta sortu behar izan dute.

Kopako finala

50.000-60.000 zale inguru joango dira datozen orduotan Kataluniara, Athleticen eta Bartzelonaren arteko finala dela-eta. Horietako 12.000 inguru sarrerarik gabe doaz. Finalera joateko, 500 autobus, 3 tren eta 11 hegaldi antolatu dituzte, eta 8.000 bat auto joango direla aurreikusi dute. Bilbon, bestalde, milaka pertsona bilduko dira larunbatean San Mamesen bertan eta hiriko beste hainbat tokitan, Athleticen eta Bartzelonaren arteko finala kaletik zuzenean ikusteko. Bilboko Udalak dagoeneko bandera zuri-gorria du balkoian, eta larunbatean kaleetara Athletic animatzera milaka pertsona aterako direla aurreikusi du. Ondorioz, segurtasuna eta garbitasuna bermatzeko 200 pertsona inguruko dispositibo berezia antolatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eguneko albisteak