Politika -

15. urtemuga

Jesus Mari Pedrosa oroitu du PPk Durangon

Alderdiko ordezkariek Durangoko zinegotzia gogoratu dute eta meza eta lore eskaintza egin dute.

Jesus Mari Pedrosa gogoratu dute Durangon. Argazkia: EiTB
Jesus Mari Pedrosa gogoratu dute Durangon
Jesus Mari Pedrosa gogoratu dute Durangon. Argazkia: EiTB

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadiko PPk Jesus Maria Pedrosa PPren Durangoko zinegotzia gogoratu du. Gaur 15 urte hil zuen ETAk Pedrosa Durangon. Meza eta lore eskaintza egin dute zinegotzia gogoratzeko.

Omenaldian izan dira Euskadiko Alderdi Popularreko ordezkaria nagusiak. Arantza Quiroga Euskadiko PPren presidentea,  Nerea Llanos alderdiko idazkari nagusia, Anton Danborenea Bizkaiko PPren presidentea, Leopoldo Barreda diputatua eta Carlos Urquijo Espainiak Espainian duen Gobernu ordezkaria izan dira besteak beste ekitaldian.

Carmen Hernandez Jesus Maria Pedrosaren alargunak ere parte hartu du omenaldia. Lejhenik meza egin dute Durangoko San Frantzisko monastegian. Ondoren, Durangoko hilerrira Joan dira eta lore eskaintza egin dute zinegotziaren hilobiaren aurrean.

Arantza Quirogak Pedrosa gogoratu du eta zinegotzi hau eta ETAk hildako gainerako pertsonak “euskal gizarteak errekonozitzeko beharra” nabarmendu du, “terrorismoaren aurrean izandako ausardia eta erresistentziarengatik”.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Alderdi Popularra Durango