Politika -

Udalen osaketa

Arrazakeriaren eta iruzurraren aurkako ituna proposatu du Marotok

"Ezberdina errespetatzeko eta arrazakeriaren aurka borrokatzeko" konpromisoa hartu du Javier Marotok.

Arrazakeriaren aurkako 'konpromiso etikoa' proposatu du Marotok

01:41

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Javier Maroto (PP) Gasteizko jarduneko alkateak oposizioko taldeei arrazakeriaren eta gizarte laguntzetako iruzurraren aurkako “konpromiso etikoa” eskaini die gaur goizean.

Maiatzaren 24ko hauteskundeetan bederatzi zinegotzi lortu zituen PPk (gehiengo absolutua izateko, 14 behar dira). Alkatearen inbestidurarako sei egun falta direnean, Marotok ez du oraindik babesik lortu. Oposizioko taldeek ituna egitea erabakiko balute, Alkatetzatik kanpo geratuko litzateke Maroto.

Gaur goizean, gizarte politiken inguruan akordioa lortzeko “konpromiso etikoa” aurkeztu du Marotok hedabideen aurrean. Proposatutakoa “uste osoarekin” aurkeztu duela azpimarratu du Marotok. PPko agintariak ez du bere izena arrazakeriarekin lotzea nahi.

“Ezberdina errespetatzeko eta arrazakeriaren aurka borrokatzeko” konpromisoa hartu du Javier Marotok.

Horrez gain, justizia sozial “eraginkorra” lortzearen alde agertu da, eta iruzur fiskalaren aurka lanean jarraituko duela gaineratu du, “iruzurra nork egiten duen kontuan izan gabe”.

“Gaur esaten ari naizena beti esan nahi izan dudana da; argi dago ez dudala ondo azaldu, eta, hori dela eta, autokritika egin behar dut”, esan du.

Marotoren esanetan, gaur aurkeztutako adierazpena ez da “keinu bat” izango, “aurrerapauso bat baizik”.

EH Bildu: 'Marotok ez du sinesgarritasunik'

Marotok agerraldia egin ondoren, EH Bilduk oharra zabaldu du, Marotok “sinesgarritasunik ez” duela azpimarratzeko. EAJri “aldaketaren ekimenekin” bat egitea proposatu dio EH Bilduk.

“Alkatetza arriskuan duela ikusi duenean bakarrik egin du proposamena. Gaurko maniobra EAJren eta PPren arteko negoziazioekin zerikusia du”, horren arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gorka Urtaran