Politika -

EBAZPEN JUDIZIALA

Ahal Duguk Aguirreren kontra jarritako kereila, artxibatuta

Madrilgo presidenteak Pablo Iglesiasen alderdia ETArekin lotu zuen, behin baino gehiagotan. Epailearen arabera, adierazpen haiek testuinguru jakin batean ulertu behar dira.

Esperanza Aguirre (PP). EFE.
Esperanza Aguirre (PP). EFE.
Esperanza Aguirre (PP). EFE.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Madrilgo 42. Instrukzio auzitegiak onartu egin du Esperanza Aguirrek aurkeztutako errekurtsoa, aurretik Podemos alderdiak PPko Madrilgo buruaren kontra jarritako kereilaren aurrean. Ondorioz, artxibatu egin dituzte auzi horretako izapideak.

Madrilgo Asanblean egindako adierazpenetan, gaiaren inguruan mintzatu da Aguirre eta pozik agertu da ebazpenarekin. Zehazki, PPko buruak azpimarratu du gaur jakitera emandako epaiak aintzat hartu duela berak erabilitako argumentuak egunkarietan agertzen zirela, eta Podemosek ez zituela ezeztatu.

Horrez gain, Aguirrek adierazi du politikariek adierazpen askatasuna behar dutela, eta egunkariek esaten dutena errepikatzea ezin dela delitu edo falta izan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Alderdi politikoak bideoak Gaurko azken ordukoa Podemos