Politika -

Euskal soziometroa

Urkullu, 5etik gorako nota lortu duen lider politiko bakarra

Lehendakariak 10etik 5eko nota lortu du. Bestalde, EAJ eta Ahal Dugu Euskadi dira herritarren artean alderdi politiko baloratuenak, Eusko Jaurlaritzak egindako soziometroaren arabera.

Iñigo Urkullu lehendakaria Eusko Legebiltzarrean. Artxiboko irudia: EiTB
Iñigo Urkullu lehendakaria Eusko Legebiltzarrean. Artxiboko irudia: EiTB
Iñigo Urkullu lehendakaria Eusko Legebiltzarrean. Artxiboko irudia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu lehendakaria da Euskal Autonomia Erkidegoko herritarren artean 5etik gorako nota lortu duen lider politiko bakarra, eta EAJ eta Ahal Dugu Euskadi alderdiak dira herritarren artean alderdi baloratuenak, Eusko Jaurlaritzako Prospekzio Soziologikoen Kabineteak apirilaren 22tik 29ra bitartean egindako euskal soziometroaren arabera.

Ikerketari erreparatuz gero, Urkullu da "nahikoa" erdietsi duen bakarra, 10etik 5 puntu lortu baititu. Haren atzetik, hauek sailkatu dira: Hasier Arraiz Sortuko presidente eta EH Bilduko legebiltzarkidea (4,6), Andoni Ortuzar EAJren EBBko presidentea (4,3), Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusia, Arantza Quiroga Euskadiko PPko presidentea (2,4) eta Gorka Maneiro UPyDren legebiltzarkidea (2,1).

Alderdiei dagokienez, Ahal Dugu, UPyD eta PP salbu, gainerako alderdi guztiek aurreko galdeketan baino nota hobea erdietsi dute, baina batek ere ez du 5eko langa gainditu. EAJ da alderdi baloratuena (4,5), Ahal Dugu (3,9), EH Bildu (3,5), IU-Ezker Anitza (3,2), PSE-EE (3,1), Ciudadanos (3,0), UPyD (1,7) eta PP (1,3) alderdien aurretik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euzko Alderdi Jeltzalea Urkullu azken albisteak Eusko Jaurlaritza berriak