Politika -

CIU-REN HAUSTURA

Neus Munte izendatu du Artur Masek presidenteorde eta bozeramaile

UDCk Generalitatea utzi eta gero, Mas presidenteak kontseilari berriak izendatu ditu.

Kontseilari berriak. EFE
Kontseilari berriak. EFE
Kontseilari berriak. EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Neus Munte izango da Kataluniako Gobernuko presidenteorde eta bozeramaile berria, Generalitateak gaur baieztatu duenez.

Artur Mas presidenteak kontseilari berriak izendatu ditu, UDC Gobernutik atera eta gero.

Beste izendapenak hauek dira: Meritxel Borras (Gobernazioa), Jordi Jane (Barne kontseilaria) eta Jordi Ciuraneta (Nekazaritza).

Artur Mas presidenteak gaur goizean sinatu du kargu berriak izendatzeko dekretua.

Muntek, Janek eta Ciuranetak Unioko Joana Ortega, Ramon Espadaler eta Josep Maria Pelegri kontseilarien tokia hartu dute. ARtur Masek azken urteetan egindako lana eskertu die kontseilariei.

Kontseilari berriek 12:30etan hartu dute kargua, Generalitatean egin duten ekitaldian.

Mas: "Gobernu berriak independentziaren alde lan egingo du"

Gobernu berriak “konplexurik gabe” eta “% 100ean baturik” independentziaren alde lan egingo duela adierazi du Kataluniako presidenteak. Exekutibo berriaren kutsu soziala eta independentista aldarrikatu du Masek.

Generalitateko jauregian egindako ekitaldian, kargua utzi duten hiru kontseilariei eskerrak eman dizkie Masek, Joana Ortega presidenteorde ohiari bereziki. Ortegak, hunkiturik, Kataluniako presidentearen laudorioak jaso ditu. A9ko kontsultaren kontrako “bateria” guztiak aurka zituenean “ausardia” izan zuela goraipatu du Masek.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Gaurko titularrak Albisteak Artur Mas Kataluniako Generalitatearen albisteak