Politika -

Lantalde berria

Pedro Sanchezek Rafael Bengoa eta Jordi Sevilla fitxatu nahi ditu

Urte amaierako hauteskunde orokorrei begira sortuko duen aholkulari taldean sartu nahi ditu Sanchezek.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusiak Rafael Bengoa Barack Obamaren aholkularia eta Jordi Sevilla ministro ohia fitxatu nahi ditu. Urte amaierako hauteskunde orokorrei begira sortuko duen aholkulari taldean sartu nahi ditu Sanchezek.

Aditu talde horretan alderditik kanpo eta barruko izen abizenak sartuko ditu Pedro Sanchezek, datozen hamar urteei begira “gobernu programa” lantzeko xedearekin.

Bengoa Osasun eta Kontsumo sailburua izan zen 2009tik 2012ra bitartean, Patxi Lopez sozialistaren gobernuan. Ondoren, Obamacare egitasmoan aholkularitza lanak egin ditu, AEBn. Aurretik, hamalau urtez, Osasun Mundu Erakundean lan egindakoa da.

Sevillari dagokionez, Zapateroren lehen legealdian Administrazio Publikoko ministroa izan zen. Ondoren, PricewaterhouseCoopers enpresan aholkulari lanak egin zituen, eta, azkenik IE Business Schooleko irakasle taldean fitxatu zuten. Iturrien arabera, Pedro Sanchezen taldean sartzeko prest agertu da Sevilla.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak PSOE