Politika -

Erantzuna

Estebanek Iglesiasi: 'Gehien sufritzen dutenak biktimen senideak dira'

Horrez gain, Euskadik Estatuko erakundeekin zein harreman mota izan behar duen galdetu dio Estebanek Iglesiasi.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

“Sufrimendu gehien pairatzen dutenak ETAren biktimen senideak” direla erantzun dio gaur Aitor Esteban Kongresuko EAJren bozeramaileak Pablo Iglesias Podemoseko buruzagiari. Horrez gain, Euskadik Estatuko erakundeekin zein harreman mota izan behar duen galdetu dio Estebanek Iglesiasi.

Pablo Iglesias Podemosen idazkari nagusiak atzo esandakoak ika-mika piztu du gaur. Iglesiasen ustez, "arazo politiko tragikoa da oraindik 400-500 euskal preso familiengandik ehunka kilometrora dauden espetxeetan egotea", New Left Review aldizkarian egin zioten elkarrizketa baten arabera.

Gaur, Estebanek erantzun dio presoen senideek bidaia luzeak egin behar izaten dituztela euren familiarrak bisitatzeko. Izan ere, presoak hurbiltzea behin baino gehiagotan eskatu dutela gogoratu du EAJko ordezkariak, “are gehiago ETAk jarduera armatua utzi duenetik”.

Hala ere, “sufrimendu handiena” biktimen familiek pairatzen dutela berretsi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Pablo Iglesias