Politika -

Heriotza

Periko Solabarria ezker abertzaleko militante historikoa zendu da

Periko Solabarria ezker abertzaleko militante historikoa zendu da, 85 urte zituela, EiTBk baieztatu duenez.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Periko Solabarria ezker abertzaleko militante historikoa zendu da, 85 urte zituela, EiTBk baieztatu ahal izan duenez.

Solabarria ezker abertzaleko militante historiko eta langileen eta behartsuen eskubideen defendatzailea izan da. Portugaleten jaio zen, 1930ean, 24 urte zituenean apaiz egin zen, eta lehen egunetik langileengandik oso hurbil aritu zen lanean, langile tradizio handiko herri eta auzotan apaizgintzan. Langileen kezkak eta aldarrikapenak bereganatu zituen, eta apaiz langileen mugimenduaren sustatzaile garrantzizkoena izan zen Espainiako Estatuan, David Armentia jesuitarekin batera.Sindikatu eta gizarte mugimendu askotan aritu zen lanean, eta bere jardun politikoarengatik hainbatetan espetxeratu zuten, azkenik, apaiz izateari utzi behar izan zion arte.LABeko kide, Herri Batasuneko mahai nazionalekoa ere bai, bi legealditan Kongresurako diputatu aukeratu zuten, Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkide beste behin, batzarkide beste bitan eta zinegotzi Barakaldon ere bai.Azken hilabeteetan, etxegabetzeen aurkako mobilizazioetan izan da Periko Solabarria.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea