Politika -
Kartzela politika
Bost euskal presok zigorra Frantzian betetzen jarraitzea eskatu dute
Iparraldeko bost preso dira, eta Espainiako auzitegi batek betetako zigorra Frantziako Estatuan betetzea eskatu dute, horretarako aukera ematen duen arau europarrari jarraiki.
agentziak | erredakzioa
Espainiako Estatuan ezarritako kartzela-zigorrak Frantziako Estatuko espetxean betetzen jarraitzeko eskatu dute ETAko bost presok, Europar Batasuneko arau batek horretarako aukera ematen baitu, iturri juridikoek jakitera eman dutenez.
Jose Luis Castro Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzako epaileari eskaera egin dioten presoen artean dago Henri Parot, Estrasburgoko Giza Eskubideen auzitegiak bertan behera utzi zuen doktrinari izena eman zion presoa.
Gainerakoak Jean Jose Esnal, David Claude Christian Gramont, Arkaitz Saez Arrieta eta Aratz Gomez Larrañaga dira, 18 urteko kartzela-zigorra dutenak.
Frantziako nazionalitatea dute bost presoek, eta aipatu iturrien arabera, kontsulta epean daude. Hala, Frantziako zerbitzu juridikoak eskaerak aztertzen ari dira: zein zigor duten eta Frantziako Estatuan familiarik ba ote duten.