Politika -
Gobernuko hauteskundeak
Albert Rivera, Ciudadanosen hautagaia Gobernu-hauteskundeetarako
Aurrehautagaitza aurkeztu zuten gainerako sei pertsonek ez dituzte beharrezko abalak eskuratu.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Ciudadanos alderdiko buru den Albert Rivera ofizialki aukeratu dute gaur Gobernuko presidente izateko hautagai. Beste sei pertsona zeuden berarekin lehian, baina ez dituzte lortu beharrezkoak ziren abalak barne-hauteskunde prozesuan aritzeko.
Horrez gain, Inés Arrimadas izango da Ciudadanosek irailaren 27an egingo diren Generalitateko hauteskundeetara aurkeztuko duen ordezkaria. Kasu honetan ere, beste aurrehautagaiak ez ditu lortu nahitaezko abal-kopurua.
Gauzak horrela, Rivera zein Arrimadas ofizialki zerrendaburu izendatu dituzte aipatutako hauteskunde bietarako, barne-hauteskundeetako bozketak egitea behar izanik gabe. Bozketa horiek uztailaren 4an eta 5ean ziren egitekoak.