Politika -

Auzitegi Nazionala

ANk ere ukatu egin die kalte-ordaina ETAkoak izan ziren GALen biktimei

Ebazpen horrekin, Espainiako Barne Ministerioak hartutako erabakia berretsi du.

Brouardi eta Muguruzari Bilbon egindako ekitaldi bat. Argazkia: Efe
Brouardi eta Muguruzari Bilbon egindako ekitaldi bat.
Brouardi eta Muguruzari Bilbon egindako ekitaldi bat. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Nazionalak terrorismoaren biktimaren kalte-ordaina ukatu die ETAko kide izan ziren GALen biktimei, horren inguruan Auzitegi Nazionalak hartu zuen erabakia berretsiz.

Ebazpen horixe eman du Auzitegi Nazionalak Jose Antonio Lasaren eta Josu Muguruzaren (1989an hil zuten HBko kidea) senideek sartutako helegitearen harira, baina helegitea onartu dute Angel Etxaniz Egin egunkariaren zuzendariaren kasuan, ETAko kide izan zenik frogatu ezin izan dutelako.

Auzitegi Nazionalak ukatu egin du erakunde kriminalekoak zirela frogatzeko ebazpen batek hala esan behar duenik, eta datu objektiboen ondoriozko erabaki arrazionala izan daitekeela uste dute.

Auzitegi Nazionalaren arabera, beraz, Barne Ministerioaren moduan, Europar Batasunaren hitzarpena bete behar da GALen biktima batzuen kasuan. Arau hori 2002ko otsailean sartu zen indarrean Espainiako Estatuan, eta kalte-ordaina txikitzeko edo kentzeko aukera ematen du biktimak gaizkile talderen batean parte hartu bazuen.

Jaurlaritzak uste du Estrasburgok zuzenduko duela

Eusko Jaurlaritzak espero du Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiak "zuzendu" egingo duela Auzitegi Nazionalaren erabakia.

Jaurlaritzaren arabera, Auzitegi Nazionalaren ebazpenak "zuzenbidearen oinarrizko printzipioak urratzen ditu" eta "biktimen berdintasun eta ez diskriminatzeko printzipioaren kontra doa".

Monica Hernando Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendariak hedabideei adierazi dienez, ikuspuntu etiko eta gizatiarretik begiratuta, kalte-ordainak jasotzeko eskubidea duten biktimak "zigortzen" ditu ebazpenak; horregatik, elkartasuna adierazi die.

Sortu: "Estatuko terrorismoaren biktimak mespretxatzen ditu Espainiak”

Sorturen hitzetan, Espainiak, “Auzitegi Nazionalaren bidez, Estatuko terrorismoaren biktimak mespretxatzen ditu”. “Talde armatu bateko kide zarela egiaztatzeko sententzia judizial bat behar ez izatea oso larria” dela salatu du koalizio abertzaleak.

Auzitegi Nazionalak hartutako erabakiaren arabera, “’datu objektiboak’ izatea nahikoa da, eta horrela magistratuak Poliziaren txostenetan oinarrituko dira soilik, eta ez zigortutako delituetan”, ironiaz hitz egin du Sortuk.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala Eusko Jaurlaritza albisteak EAE Espainia albisteak ETA Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Terrorismoaren Biktimak GAL