Politika -
Valentziako Alderdi Popularra
Fabra ez da gehiago Valentziako Alderdi Popularreko presidente izango
Horrela jakinarazi du gaur Valentziako PPren biltzar politikoan.
Agentziak | Erredakzioa
Alberto Fabrak, Generalitateko presidente ohiak eta Valentziako Erkidegoko Alderdi Popularraren oraingo presidenteak, datorren astean erkidegoko presidentetza-kargua utziko duela adierazi du gaur.
Horrela jakinarazi du Valentziako PPren biltzar politikoan. Ondoren, kazetarien aurrean egin dituen adierazpenetan, berretsi egin du datorren astean egingo diola uko karguari, eskualdeko zuzendaritza-batzordean, hain justu ere.
Honako hau esanez arrazoitu du bere erabakia: "Alderdiaren zerbitzupean denbora luzez egon ostean, iritsi da alderdiaren buru beste batzuk egoteko txanda, Valentziako Erkidegoko Alderdi Popularraren eredu berria defenda dezaten".
Azaldu duenez, aste guztia igaro dute bere egoerari buruz hitz egiten "PPri gehien komeni zaionaren bila", eta ondoren hauxe gaineratu du: "Hilabete gutxi barru berebiziko garrantzia duten hauteskundeei egin behar diegu aurre, ez bakarrik Valentziako Erkidegoarentzat, baita gizarte guztiarentzat ere, eta prest egon behar dugu".