Politika -
Palmako Auzitegia
Fidantza 2,6 milioitik 449.525 eurora jaitsi diote Cristina infantari
Ezarritako bermea “legalki posible den isunik handiena” izatearen aurka agertu da Palmako Auzitegia.
Agentziak | Erredakzioa
Noos auzian Cristina infantari ezarritako fidantza jaistea adostu du Palmako Auzitegiak. Horrela, 2.697.150 eurotik 449.525 eurora murriztu dute.
Jose Castro Noos auziko epaileak bermea murriztea errefusatu ondoren, helegitea aurkeztu zuen infantaren defentsak iragan ekainean, Palmako Auzitegiaren aurrean. Zenbatekoa bidegabea eta ?guztiz neurrigabea? zela argudiatu zuten infantaren abokatuek. Iragan abenduan 587.413 euro ordaindu zituen Cristinak epaitegian. Horregatik, 2.697.150 euroko fidantza 587.413 eurora jaistea eskatu zuen defentsak.
Castrok erregearen arrebari fidantza ezarri zion ahozko epaiketari hasiera emateko autoan, bi delitu fiskal egiteko kolaboratzailea izan zelakoan.
Manos Limpiasen akusazio partikularrak eskatutako zenbatekoa onartu zuen epaileak. Ustez Iñaki Urdangarinek Ogasunari iruzur egindakoa sei aldiz biderkatzen zuen fidantzak: 182.005 euro 2007an eta 155.138 2008an.
Ezarritako bermea ?legalki posible den isunik handiena? izatearen aurka agertu da Palmako Auzitegia.