Politika -

Larunbata, 17:30ean

Herriko tabernen auziaren aurkako manifestazioa, Donostian

Abuztuaren 8an, larunbatean, 17:30ean hasiko da manifestazioa. Gipuzkoa plazatik abiatu eta Zuloaga plazan bukatuko da.

Libre plataformak manifestazioa deitu du. Argazkia: libre
Libre plataforma. Argazkia: Libre
Libre plataformak manifestazioa deitu du. Argazkia: libre

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Libre plataformak deituta, manifestazioa egingo da Donostian abuztuaren 8an, larunbatean, herriko tabernen auzian Auzitegi Gorenak emandako sententziaren aurka. Leloa "Kulturari eta politikari aterik ez itxi, Herriko Tabernak libre eta zabalik" izango da.

Donostiako Marruma herriko tabernan egindako prentsaurrekoan, auzi honetan zigortutako Joseba Alvarez eta Agus Rodriguez izan dira, beste herriko taberna batzuetako kideekin. Duela 13 urte irekitako 35/02 sumarioaren sententzia salatu dute, taberna hauetan lan egiten duten 200 pertsona kalean utziko dituztela gogoratuz. Oraindik ez dakite taberna hauek noiz itxiko dituzten, erresoluzio juridikoa exekutatzeko fasean baitago.

Lau donostiar daude auzi honetan zigortuta: Joseba Alvarez, Agus Rodriguez, Juani Lizaso eta Joseba Permach, baita Hontza, Marruma, Herria, Haritza eta Txalaka tabernak ere. Frankismo garaitik "Espainiako Estatuak egin duen espoliorik handiena" dela gogoratu dute.

Rodriguezek esan duenez, Libre plataformak mila sinadura baino gehiago jaso ditu Donostian, "asko oso deigarriak". Arlo politikoko, kulturako, sindikatuetako eta beste hainbat erakundetako agenteen babesa jaso du larunbatean 17:30ean Donostiako Gipuzkoa plazatik aterako den manifestazioak.

"Aldarrikapen politikoa eta festa batzea" bilatu dela adierazu du Alvarezek. Manifestazioak hiriaren erdigunea zeharkatuko du, Zuloaga plazan bukatzeko. Martxak hainbat geldialdi izango ditu, eta musika saioak, antzerkia eta beste hainbat ekitaldi antolatu dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako azken albisteak