Politika -

Nafarroa

Barkosek argitu du ez zutela Casanovaren omenaldira gonbidatu

Ekitaldian parte hartu zuten pertsona batzuek Ainhoa Aznarez Nafarroako Parlamentuko presidenteari esandako irainen inguruan Barkosek esan du "onartezinak" direla.

Barkos ez zen joan Casanovaren omenaldira ez zutelako gonbidatu

1:32

Agetntziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Uxue Barkos Nafarroako Gobernuaren presidentearen hitzetan, “gonbidapen zehatzak errespetatzeagatik” Francisco Casanovaren omenaldian ez zen foru Exekutiboko ordezkaririk izan.

ETAren biktimekiko Nafarroako Gobernuaren jarrera “erabateko babes, laguntza eta errespetuzkoa” dela eta hori “eztabaidaezina” dela ziurtatu du Uxue Barkosek.

Gobernua “gonbidatu ez izana” errespetatzen duela gaineratu du Barkosek. Casanova gogorarazteko ekitaldira joateko gonbidapenak “lagunei eta senitartekoei soilik” luzatu zizkietela baieztatu du Berriozarreko Vecinos de Paz elkarteko ordezkari batek. “Gobernuaren jarrera guztiz ulertzen” duela erantsi du.

Zentzu horretan, Rosalia Saiz Aja Casanovaren alarguna eta Vecinos de Paz “Gobernuaren egoitzara, nafar guztien etxera, nahi dutenean etortzeko” gonbidatu ditu Barkosek.

Bestalde, elkarretaratzeko parte-hartzaileek Ainhoa Aznarez Nafarroako Parlamentuaren presidentea iraindu zutela gogorarazi du Barkosek. Irain horiek “gaur eta lehenago ere, onartezinak dira”, kritikatu du. “Salatzen ditugu, beti egin bezala”, gaineratu du.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Nafarroa gaur Uxue Barkos