Politika -

Araba

Asparrenako alkate ohi baten aurkako margoak salatu ditu EAJk

Araba Buru Batzarrak deitoratu duenez, "iraganean bizi diren herritarren bidegabekeriaren erakusle dira" margo horiek.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Araian bizi den jeltzale baten etxe-aurrealdean agertutako margoak salatu ditu EAJren Araba Buru Batzarrak. Margo horietan honatx irakur daiteke: 'EAJ kartzelaria. Presoak etxera'.

Margo horiek Alfredo Saez de Arregi 1991-1995 urte bitartean Asparrenako alkate izandakoaren etxean agertu dira. Gainera, EAJren burua izan zen Asparrenan bertan.

Araba Buru Batzarraren irudiko, margo horiek "iraganean bizi diren herritarren bidegabekeriaren erakusle dira, herritar horiek bake-prozesuaren sendotzeari eta normalizazioari uko egin baitiote".

Halaber, datorren udal osoko bilkuran gaitzespen-mozioa aurkeztuko duela iragarri du Arabako EAJk, jazoera horiek "gaur Araian bizi dugun jaia (Artzain Eguna) zikindu baitute".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Euzko Alderdi Jeltzalea Araba Delituak bideoak Salaketak berriak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa Arabako Lautada azken ordukoa