Politika -
Ospitalera eraman dute
Jipoia eman diote Vox Cuencako presidenteari, bere etxeko atarian
Alderdiko hautagai gazteena izan zen Inma Sequi udal hauteskundeetan. Ospitalera eraman behar izan dute, jasotako kolpeen ondorioz.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Hiru ezezagunek jipoia eman diote gaur goizean Inma Sequi VOX Cuencako presidenteari, bere etxeko atarian. Alderdi politikoak jakitera eman duenez, jipoia jasotzen zuen bitartean “faxista” esan diote 18 urteko gazteari. Alderdiko hautagai gazteena izan zen udal hauteskundeetan.
Ospitalera eraman behar izan dute, jasotako kolpeen ondorioz. Masailezurra apurtu diote, gorputzean kolpeak ditu eta ezpainetan zauriak.
Santiago Abascal VOXeko presidentea eta alderdiko buruzagiak ospitalerako bidean jarri dira horren berri izan baino ez.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea