Politika -

Erreformaren gaineko eztabaida

Ibarrak beharrezkotzat jo du Konstituzioaren erreformari ekitea

Epailearen arabera, "eraginkortasun eza" eman da eskubide konstituzionalak bermatzeko orduan eta Estatuaren egiturari buruzko tituluak dagoeneko "eman du eman zezakeena".

Juan Luis Ibarra
Juan Luis Ibarra
Juan Luis Ibarra

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juan Luis Ibarra Euskal Autonomia Erkidegoaren Auzitegi Nagusiko presidentearen ustean Espainiako Konstituzioak erreforma behar du, batetik,  eraginkortasun eza" eman delako eskubide konstituzionalak bermatzeko orduan eta, bestetik, Estatuaren egiturari buruzko tituluak dagoeneko "eman zezakeena" eman duelako.

Onda Vascak egindako elkarrizketa batean, Ibarrak esan du azkenaldian erreformaren inguruan sortutako eztabaidek epaitegietako munduan eragingo dutela, baina "epaileak ez dira aproposenak aholkuak emateko".

Ibarraren esanetan, sistema konstituzionalak "ondo eutsi izan duten bi zutabe ditu", baina "seguruenik erreforma beharko dute". Lehenengoa, bere ustean, Oinarrizko Eskubide eta Askatasunen Gutuna da; "egokia izan da, ondo funtzionatu du", baina "eskubide horiek bermatzeko orduan eraginkortasun falta dago".

Bestalde, VIII Titulua ere aipatu du, alegia, Estatuaren lurraldearen egitura zehazten duena. Horren inguruan esan duenez, "nolabaiteko joera hartu du, duela hamar edo hamabost urte" eta "jakina da VIII. Tituluak eman zezakeen guztia eman duela". "Badakigu zeintzuk arazo izango ditugun etorkizunean", esan du .

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Albisteak Gaur Eguneko albisteak EAEko Auzitegi Nagusia hoy