Politika -

Alderdi Popularra

Rajoy Javier Marotoren ezkontzan izango da gaur, Gasteizen

Ministroen Kontseilua bukatu ondoren, Gobernuko presidentea Arabako hiriburura joango da, Elvira Fernandez emaztearekin batera, ezkontzan izateko.

Javier Maroto eta Mariano Rajoy. Artxiboko irudia: EFE
Javier Maroto eta Mariano Rajoy. Artxiboko irudia: EFE
Javier Maroto eta Mariano Rajoy. Artxiboko irudia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentea Javier Maroto PPko Sektore idazkariorde nagusiaren ezkontzan izango da gaur, ostirala, Gasteizen, alderdiko iturriek baieztatu dutenez.

Ekitaldi pribatua izanik, haren agenda ofizialak ez du jasotzen Exekutiboko burua zeremonian egongo denik. Ministro Kontseiluaren ohiko bilera, ostera, bai ageri da bertan.

Bilera horren ondoren, Rajoy Arabako hiriburura joango da, Elvira Fernandez emaztearekin batera, Marotoren ezkontzan izateko.

Hautsak harrotu ditu PPn Rajoyk bi homosexualen arteko ezkontza batean parte hartzeko aukerak, eta eztabaida handia izan da; izan ere, PPk helegitea aurkeztu zuen Auzitegi Konstituzionalean ezkontza horien aurka. Horrelakoek albiste izateari utzi behar diotela adierazi zuen Marotok iragan astean.

Gobernuko presidentearen presentziari dagokionez, Rajoyk agenda zaila duela eta modurik egokienean antolatuko duela esan zuen Gasteizko alkate ohiak. Erabakia bata ala bestea izan, ez dutela gehiago edo gutxiago maitatuko gaineratu zuen Marotok.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea