Politika -

Hauteskundeen ondoren

Estatuarekin harremana hobetzea espero du Urkulluk

Politika Orokorreko saioan, ostegunean, Eusko Legebiltzarrean egingo duen hitzaldiaren aurrerapen bat eman du lehendakariak.

Iñigo Urkullu lehendakaria Eusko Legebiltzarrean. Artxiboko irudia: EiTB
Iñigo Urkullu lehendakaria Eusko Legebiltzarrean. Artxiboko irudia: EiTB
Iñigo Urkullu lehendakaria Eusko Legebiltzarrean. Artxiboko irudia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Igandean Katalunian eta abenduan Espainian egingo diren hauteskundeen ostean, Euskadiren eta Espainiaren arteko harremanetan ?garai berri bat? hastea espero du Iñigo Urkullu lehendakariak.

Politika Orokorreko saioan, ostegunean, egingo duen hitzaldiaren aurrerapen bat eman du lehendakariak. Testua Eusko Legebiltzarrera igorri du jada.

Exekutiboak autogobernuarekin duen konpromisoak berretsi ditu Urkulluk testuan. Araudia eguneratzea batzorde txostengilearen eskuetan dagoela gogorarazi du Jaurlaritzako buruak. Batzordea martxoan sortu zuten Gasteizko Ganberan.

Horrela, Euskadiren etorkizuna planteamendu ?adostu eta barneratzaile? batetik egiteko apustua azpimarratu du. Autogobernua eguneratzeko proposamena ?elkarrizketaren, negoziazioaren eta akordioaren? emaitza izan behar dela azaldu du, eta, ondoren, euskal gizarteak kontsulta baten bidez berretsi beharko duela gaineratu du.

Horren harian, Gernikako Estatutuaren inguruan adostasunak ?sendotu? beharra goraipatu du Urkulluk, euskal herritarren ongizatea ?hobetzeko?. Estatutua ?guztiz betetzeko? eskatuko du berriro, eta baita Kontzertu Ekonomikoaren ?berezitasuna? onartzea ere.

Kataluniako hauteskundeak eta orokorrak

Kataluniako hauteskundeen eta Espainiako hauteskunde orokorren garrantzia nabarmendu du lehendakariak, Estatuaren ?errealitate juridiko-politikoa alda dezaketelako? biek. Gainera, ?Euskadiren eta Estatuaren arteko harremanetan garai berri bati hasiera? emango diete.

Bakegintzari dagokionez, Eusko Jaurlaritzak Bake eta Bizikidetza Planean jasotako ekimenak aurrera eramango dituela esan du Urkulluk. Euskadiko gizarteak ETAri armagabetzeko eta desagertzeko eskatzen diola erantsi du, eta ?indarkeriaren amaiera ordenatua? izan behar dela.

Exekutiboak memoria politika barneratzaileak bultzatzen jarraituko duela ziurtatu du agintariak, eta ?indarkeriaren errefusa, giza eskubideekin konpromisoa eta elkarbizitza lortzea? oinarri izango dituela zehaztu du.

Adierazle positiboak

Arlo ekonomikoan, susperraldiaren eta lanpostuen sorreraren adierazle positiboak daudela goraipatu du Urkulluk testuan. Aurrerapauso horien oinarriak ?sendoak? direla nabarmendu du buruzagiak, ?azken ekitaldietan zergapekoek egindako esfortzuari esker?.

Urkulluren ahotan, ?laugarren industria iraultzaren? oinarriak jartzearen aldeko apustua egingo du Eusko Jaurlaritzak, berrikuntzaren, ekoizpen aurreratuaren eta digitalizazioaren bidez.

Gainera, Abiadura Handiko Trena (AHT) 2019an martxan izango dela bermatu du, Euskadi Europako gainerako herrialdeekin eta Espainiarekin lotzeko ?funtsezko? azpiegitura delako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Urkullu albisteak